2007-03-18

Nire Aurkezpena

Kaixo!
Hasteko, neure burua aurkeztuko dut. Lorena dut izena, 20 urte ditut eta Sanfuentesen bizi naiz. Haur hezkuntza ikasten ari naiz
Euskal Herriko Unibertsitatean, hain zuzen ere, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta 3.mailan nago, beraz, ikasketak aurten bukatzea espero dut. Txikitatik umeak gogoko izan ditut eta praktiketan haiekin elkarreraginean egon ondoren, mundu zoragarria dela ondorioztatu dut. Blog honetan elikadura arazoei buruzko informazioa aurkituko duzue, pixkanaka - pixkanaka gai horren inguruko artikuluak argitaratuko baititut.
Bitakora hau zuen gustukoa izatea espero dut eta sartzen zaretenok ea animatzen zareten zeozer idazten!
Bitakora honen bidez nirekin kontaktuan jar zaizkete. Hala ere, beste helbide batzuk ere jarriko dizkizuet:




Besterik gabe... ONGI ETORRIAK!

2007-03-17

Bitakoraren Aurkezpena

Nire blogean elikaduraren inguruko artikuluak agertuko dira, elikadura arazoetan zentratuko naizelarik. Hots, anorexia, bulimia, loditasun arazoak, dietak... Gizartean pil - pilean dagoen gaia da, komunikabideetan (telebista, irratia, egunkarietan...) egunero ikusi, entzun eta irakurtzen ditugu horren inguruko berri latzak eta horixe izan da hain zuzen ere, gai hau aukeratzearen arrazoirik nagusiena. Jendea kontzientza dezan elikadurarren garrantziaz, nire helburuetariko bat izango da, horretarako, elikagai garrantzitsuenak, dieta egokienak... zeintzuk diren jarriko ditut. Espero dut bitakora hau zuen gustukoa izatea eta artikulu hauen guztien informazioa baliagarria izatea.
Baita espero dut ere, bitakora honetan sartzen zareten guztiok zeuen iritzia edota bestelako gauzak idaztea.