2007-06-09

Prader-Willi Sindromea

Sindrome hau 1956.urtean aurkitu zen, genetikan gertatzen den alterazioa baten ondorioz agertzen da, munduan jaiotzen diren 15000 umeetatik 1 gaixotasun hau pairatzen du.
Sindrome honekin jaiotzen diren umeek txiki-txikitatik elikadura arazoak pairatzeko arriskua dute, baita beraien jarreran eta adimenean ere alterazioak izan dezakete.

Eritasun hau jasaten dutenek denbora guztiak jateko gogoak dituzte eta ondorioz, kasu askotan obesitate arazoak agertuko dira. Antsietate hori sortzen da, burmuinaren zatitxo batean alterazio bat dagoelako eta denbora guztian jateko gogoa ematen duelako. Pertsona hauek asko jan arren ez dute inoz sentituko beteta daudenik.

Eritasun honek lo egiteko zailtasunak ekar dezake; amorruzko momentuak; edozein lekutan mina hartzekotan, haientzat mina askoz mingarriagoa izango da... Hauek ondorio psikologikoak direla esan daiteke baina fisikoak ere egongo dira: atzerapen motorea; altuera media baino baxuagoa izatea; organo sexualen garapenean zailtasunak; giharretan; lehen esan bezala, obesitatea; ...
Prader- Willi sindromea pairatzen duten pertsonen biziraupena normala izan daiteke, beti ere beraien pisua mantentzen lortzen baldin badute. Horretarako meikuen laguntza beharko dute, laguntza psikologikoa eta garrantzi handikoa dena, laguntza emozionala (familia, lagunen... babesa). Beraz, komunikazioa, elkarkidetza, laguntzasuna ezinbestekoa izando da, pertsona hauek honeto sentitu daitezen.