2007-05-29

Nola lagundu daiteke elikadura nahasmenak dituen pertsona bati?

Hasteko esan beharra dago, lagundu nahi duen senidea, laguna... pazientzia handia izan behar duela. Horrelako arazoetara heltzeko izugarrizko eragina izan du komunikabideetik (Aurkitu dudan web orrialde interesgarria), jakien industriatatik... urte askotan. Mesu hauek era negatibo batean izaten dute eragina elikadura nahasmenak dituen pertsonarengan, beraz, pentsamendu hauek desagertzeko bide luze bat egin behar dute, oso zaila baita urtez urte eraikitako pentsamenduak, ohiturak... desagertaraztea.

OTORDUAK ELKARREKIN EGIN
Normalean, arazoak dituzten pertsonentzat jatorduak egunero egin beharreko gauza desatsegina da. Errudunak sentitzen dira jaten dutenean, beraz, komenigarria litzateke haiek konfiantza duten pertsonekin jatea, ekintza hau atseginagoa izan dadin.

ELKARRIZKETA POSITIBOAK
Otorduetan, janariari buruz, kaloriei buruz, jaki koipetsuei buruz... hitz egin beharrean, elkarrizketa neutroak sortzen sahiatu behar dugu. Hots, gauza dibertigarriak, gustuko duten musika taldeei buruz, praktikatzen duten kirolari buruz...

FAMILIA EDOTA LAGUNEKIN BAZKARI BAT PRESTATZEAN...
Elkarrekin topaketa horri buruz hitz egin, bion artean adostu nortzuk joango diren, zeintzuk osagaiak erosiko dituzten, zein janari motak prestatuko dituzten, zein ordunak geldituko diren...

No hay comentarios: