Orain dela hilabete gutxi batzuk telekomunikabide guztietan irakurri eta entzun ahal izan dugu anorexias jota hildako modeloen berriak.
Anorexia, gaur egungo gizartearen arazo larri eta ohikoenetariko bat da. Gaixoen % 90-95a emakumezkoak dira, aldiz, %5-10a gizonezkoak. Hala ere, gero eta gizonezko gehiagok jasaten dute gaixotasuna. 15 - 25 urte bitarteko gazteek pairatxen dute batik bat, salbuezpenak egon arren.

ZER DA ANOREXIA?
Elikadura portaeraren nahasketa da anorexia, jatekoari modu sistematizatuan uko egitea barruko gatazka psikikoen erantzun legez. Elikadura murriztearen ondorioz sortzen den gaixotasun psikologikoari "anorexia urduria" deitzen diogu. Gaurko moden eta baloreen eragina igarri arren, anorexia ez da atzo goizeko gaixotasuna. IX. mendean agertzen dira lehenengoz gaixotasunaren sintomen eta ondorioen deskribapenak, baina izenik barik.
Elikadura nahaste hau pairatzen duten pertsonek ez dute beraien pisua parametro edo muga arruntean mantendu nahi, beldurra diote pisua gehitzeari edota obesitatea izatera heltzeari. Gorputz itxurarekin itsuturik bizi dira eta ez dute aintzat hartzen pertsona moduan duten balio handia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario