Anorexia duten pertsonak, normalean, kontrolik gabeko dieta batekin hasten dira argaltzen. Hainbat janari alde batera uzten hasten dira. Hots, beraientzat gozoegiak edota gehien gizentzen duten janariak. Era horretan, gero eta gutxiago jaten hasten dira gehiegi argaldu arte. Momentu horretan, egoera horren kontrola galdu dute eta oso argala egon arren, beraien gorputza lodi ikusten jarraitzen dute. Ispilua beraien etsaia bihurtzen da.
Hau guztiaren ostean, ondorioak ikusten hasten ditugu. Begi bistakoa den ondorio argia argaltasuna da, baina horrekin batera beste batzuk ere agertzen hasten dira:
- Hilekoaren falta emakumeetan.
- Tentsi baxua eta horen ondorioz, bihotzaren erritmoa jaiztea.
- Tripako mina eta idorreria.
- Ilea erortzen da.
- Azala lehortzen da.
- Atzazalak erraztasunez apurtzen dira.
- Beharrezkoa den nutrizio eza defentsa mailen jaitsiera dakar eta beraz, errazago gaixotzen dira.
- Autoestimu baxua eta depresioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario