Elikadura arazoari buruz hitz egiterakoan bururatzen zaigun gaixotasunetariko bat bulimia da. Bulimia emakumezkoari eranzten diogun gaixotasun da, anorexia legez emakumezkoen %90-95a delako pairatzen duena.
Bulimiaren jatorrian, bizitzako hainbat egoerak bultzaturiko antsietate - depresio egoera bat egoten da normalean. Bulimia duten pertsonek antza normal - normal jaten dute, batzutan gehiegi ere jaten dutelarik. Beraz, jatearen desioak kontrolatzeko gaitasun eza dute, ondoren, errudun sentitzen dira eta jarraian, oka egiten dute hobeto sentitzeko. Askotan, laxante eta diuretiko gehiegi hartzen dituzte eta jan-neurri murritz etenak eginez saiatzen dira beraien jokaera desegokia konpontzen. Gaixotasun hau pairatzen duten pertonek ez dute hainbeste argaltzen, horregatik, anorexia baino zailagoa da antzematen.
Hala eta guztiz ere, izugarrizko desorekak sorrarazten ditu gorputzean:
- Hilekoaren anormaltasunak.
- Tentsio - aldaketak, beraz, bihotz - erritmo aldaketak.
- Hestegorria, diafragma eta urdaila zula daitezke (oka hainbeste alditan egiteagatik)
- Idorreria edota beherakoa.
- Aho arazoak: hortzak gaixotzea, hortzen kolorea kaltetzea...
- Larruazala lehortzea, deshidratazioa.
- Ahulezi muskularrak.
- Odolean, sodio, potasio eta kloro falta.
Honen guztiaren ondorioz, gaixoa gero eta okerrago sentitzen da, ahulago, indarrik gabe...
No hay comentarios:
Publicar un comentario