Osasuntsu jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.
Nahaste hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial. Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu egiten du.
Elikadurarekiko erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke, gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal egoten dira.
- Anemia
- Desnutrizioa
- Osteoporozia
- Depresioa
- Isolamendu soziala
- Argaltasuna
- ...
Oso nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua. Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa. Munduko Osasun Erakundeak dioenez, elikadura osasuntsua pertsona baten osasun osoa (fisikoa, psikologikoa eta soziala) bermatzen duena da. Elikadura dela eta horietako faktore bat kaltetzen bada, orduan elikadura ez da osasuntsua.
Beraz, gogoan izan, arlo guztietan bezala, elikaduran ere oso garrantzitsua dela oreka, bai nutrizionala, baina baita arlo sozial eta psikologikoan eragin dezakeena ere. Garrohitura hori alde batera utzi eta sagardotegira edo beste edozein jatetxetara antzitsua da egunero ahal den osasuntsuen elikatzea, eta elikadurari duen garrantzia ematea; baina ez ahaztu tarteka komeni dela joateko plana egitea.
Oharra: informazio asko internetetik aterta dago. Oso gauza interesgarriak aurkitu baititut
No hay comentarios:
Publicar un comentario