Gai honen inguruan milaka bideo daude, batzuk ikusi ostean,niretzat esanguratsuenak direnak aukeratu ditut. Hain zuzen ere, ikusgai jarri dudana eta hurrengo hau:
2007-04-30
Anorexia
Anorexia, gaur egungo gizartearen arazo larri eta ohikoenetariko bat da. Gaixoen % 90-95a emakumezkoak dira, aldiz, %5-10a gizonezkoak. Hala ere, gero eta gizonezko gehiagok jasaten dute gaixotasuna. 15 - 25 urte bitarteko gazteek pairatxen dute batik bat, salbuezpenak egon arren.
Elikadura portaeraren nahasketa da anorexia, jatekoari modu sistematizatuan uko egitea barruko gatazka psikikoen erantzun legez. Elikadura murriztearen ondorioz sortzen den gaixotasun psikologikoari "anorexia urduria" deitzen diogu. Gaurko moden eta baloreen eragina igarri arren, anorexia ez da atzo goizeko gaixotasuna. IX. mendean agertzen dira lehenengoz gaixotasunaren sintomen eta ondorioen deskribapenak, baina izenik barik.
Elikadura nahaste hau pairatzen duten pertsonek ez dute beraien pisua parametro edo muga arruntean mantendu nahi, beldurra diote pisua gehitzeari edota obesitatea izatera heltzeari. Gorputz itxurarekin itsuturik bizi dira eta ez dute aintzat hartzen pertsona moduan duten balio handia.
2007-04-25
Obesitatea
Dieta osasuntsurako irizpideak
Dieta orekatu bat jarraitzea oso garrantzitsua da osasuntsu mantentzeko, beraz, osasun ezak dakarren hainbat gaixotasunak saihestu nahi baldin baditugu, aspektu batzuk aintzat hartu behar ditugu. Horietariko gehienak ondokoak dira:
* Ez da gozoki eta gantz gehiegi jan behar.
* Landare eta animali proteinak hartu behar ditugu. Hots, haragia, arraina… hauek txandakatu behar ditugu, normalena da haragia astean 3 -4 aldiz hartzea eta arraina beste 3 alditan gutxi gora behera.
* Beharrezkoak ditugun mineralak: potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, fluoroa… hauek derrigorrean hartu behar ditugu.
* Bitaminak. Egunero hartu beharrekoak dira, horregatik goizez zukua hartzea oso garrantzitsua da.
* Zuntza jatea garrantzitsua da.
* Egunean zehar otorduak ondo banatu behar ditugu. Izan ere, 5 otordu egitea komenigarria da.
Komenigarria da 4 ordu baino gehiago ez ematea jan barik, jaten dugunean gorputza funtzionamenduan jartzen dugu, lan egiten du eta ondorioz, hobeto sentituko gara. Gainera, modu honetan gutxiago lodituko gara, dakigunez, jan ostean, atsedena hartzen baldin badugu, bueltatxo bat ematera baino okerragoa da. Honekin gauza bera gertatzen da, gorputza funtzionamenduan egotea, atsedena hartzen egotea baino hobea da.
Elikagaien sailkapena
1. Taldea: ESNEA; ESNEKIAK ETA ARRAULTZAK. Proteinak, bitaminak eta kaltzioa dituzte
2. Taldea: HARAGIA, HEGAZTIAK ETA ARRAINA. Proteinak dituzte batik bat.
3. Taldea: GANTZAK ETA OLIOAK. Neurriz hartuta, behar ditugun gantzen oso zati handia eskaintzen dute.
4. Taldea: ZEREALAK, EGOSKARIAK, PATATAK ETA AZUKREA . Proteinak eta gluzidoak dituzte.
5. Taldea: BARAZKIAK ETA BERDURAK. Bitamina eta zuntz iturri dira.
6. Taldea: FRUTAK. Gluzidoak, bitaminak eta zuntza dituzte.
Gure osasuna elikagai horiek behar bezala hartzearen eta kopuru egokian hartzearen menpe dago.