Eritasun hau jasaten dutenek denbora guztiak jateko gogoak dituzte eta ondorioz, kasu askotan obesitate arazoak agertuko dira. Antsietate hori sortzen da, burmuinaren zatitxo batean alterazio bat dagoelako eta denbora guztian jateko gogoa ematen duelako. Pertsona hauek asko jan arren ez dute inoz sentituko beteta daudenik.
2007-06-09
Prader-Willi Sindromea
2007-05-29
Bideoak
ARGAZKIAK
Rebelde
Bideoaren jarraipena: Jarraipen honetan entzun dezakegu nola Anahis-ek kontatzen duen, hain txarto egon zela non bihotza 8 segundo gelditu baizitzation.
Nola lagundu daiteke elikadura nahasmenak dituen pertsona bati?
2007-05-19
Elikadura nahasmenak: Elkarrizketa
2007-05-16
KiRoLa
Haur eta gazte askok pentzatsen dute kirola egitea denobora galtzea eta egin behar ez den esfortzua dela, horregatik nahiago dute ordenadorea erabiltzea, telebista ikustea edota bideo jolasekin jolastea, beraz, ez dute energiarik ekoizten ekintza pasiboak baitira. Horrezkero, obesitatea agertzen da. Beraz, oso garrantzitsua da umeak motibatzea eta kirola egitera animatzea. Eman ahal diegun aukeren artean; futbola, eskupilota, saskibaloia, igeriketa, atletismoa, eskupilota... aurki dezakegu.
- Errazago lortuko dute pisu berean egoten.
- Estresa hobeto kontrolatuko dute.
- Elastikotasuna eta bizkortasuna irabaziko dute.
- Koordinazioa hobetuko dute.
- Talde baten partaide izaten ikasiko dute. Besteekiko elkarreragina.
- Hezurrak eta giharrak gogortzea lortuko dute.
- Obesitatearekin erlazionaturik dauden gaixotasunak saihestuko dituzte. Hots, diabetesa, bihotzeko gaitzak...
- Hobeto egingo dute lo.
- Eskolan errendimendua hobea izango da, aditasuna ere bai.
- Orokorrean hobeto sentituko da, ez soilik fisikoki, psikologikoki ere, autoestima gehiago edukiko dute.
2007-05-03
Ortorexia
Osasuntsu jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.
Nahaste hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial. Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu egiten du.
Elikadurarekiko erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke, gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal egoten dira.
- Anemia
- Desnutrizioa
- Osteoporozia
- Depresioa
- Isolamendu soziala
- Argaltasuna
- ...
Oso nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua. Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa. Munduko Osasun Erakundeak dioenez, elikadura osasuntsua pertsona baten osasun osoa (fisikoa, psikologikoa eta soziala) bermatzen duena da. Elikadura dela eta horietako faktore bat kaltetzen bada, orduan elikadura ez da osasuntsua.
Beraz, gogoan izan, arlo guztietan bezala, elikaduran ere oso garrantzitsua dela oreka, bai nutrizionala, baina baita arlo sozial eta psikologikoan eragin dezakeena ere. Garrohitura hori alde batera utzi eta sagardotegira edo beste edozein jatetxetara antzitsua da egunero ahal den osasuntsuen elikatzea, eta elikadurari duen garrantzia ematea; baina ez ahaztu tarteka komeni dela joateko plana egitea.
Oharra: informazio asko internetetik aterta dago. Oso gauza interesgarriak aurkitu baititut
Bigorexia
Elikadurari dagokionez, bigorexia duenak izugarri handitzen du dietako proteina kantitatea, eta koipeak gutxitu, helburua gero eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa lortzea delarik.
Eritasun hau pairatzen dutek beraz, ez dute dieta orekatu bat jarraitzen, esteroideak eta anabolizanteak hartzen ditu gihar masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio kaltegarriak dituzte: bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute, gibeleko arazoak eragiten dituzte, barrabilen tamaina txikitzen dute, erekzio-arazoak sortu, eta prostatako minbizia izateko arriskua handitu.
Neurri horiek guztiak hartu eta jendearen begietara gihar gehiegi izan arren, bigorexia duena ez da horretaz ohartzen, eta inoiz ez du bere burua nahiko gihartsu ikusten. Anorexikoek eta bulimikoek beraien gorputza argalegi ikusten ez duten legez. Argi dago, beraz, beste elikadura-nahaste batzuetan bezala, gorputzaren irudiarekin erlazionatutako arazoa dela. Eragileetako bat gizarteak modu batera edo bestera inposatzen dituen gorputz-irudien patroiak dira.
Gizonezkoetan emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi kirol hori egiten duten guztiak gaixo daudenik. Ikerketek diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen % 10ek izaten ditu bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi gorabehera.
Bigorexiak, ondorio psikologikoez gainera, ondorio fisiko eta estetiko ugari ere baditu: lehen aipatu ditugun anabolizanteen ondorioak, gorputzaren eta buruaren arteko proportziorik eza; pisu gehiegi izateagatiko hezur eta artikulazioetako arazoak; arintasun falta, gihar eta tendoi laburragoak...
Gainera, dieta izugarri desorekatzen denez, gibelak eta giltzurrunak izugarrizko lana egin behar izaten dute proteinen hondakinak kanporatu ahal izateko, eta arazoak eta kalteak izaten dituzte bi organo horietan.
Tratamendu nagusiena psikologikoa da. Pertsona horren autoestimua handitu behar da, eta bere gorputza den bezalakoa onartzen eta maitatzen irakatsi. Bestetik, eta tratamendu psikologikoarekin batera, oso beharrezkoa da elikaduraren arloko heziketa, dieta orekatua zein den jakin eta hori egin ahal izateko oinarriak ezartzeko.
Ohara: Post honetan agertzen den informazioaren gune batzuk internetetik aterata daude.
2007-05-01
Bulimia
- Hilekoaren anormaltasunak.
- Tentsio - aldaketak, beraz, bihotz - erritmo aldaketak.
- Hestegorria, diafragma eta urdaila zula daitezke (oka hainbeste alditan egiteagatik)
- Idorreria edota beherakoa.
- Aho arazoak: hortzak gaixotzea, hortzen kolorea kaltetzea...
- Larruazala lehortzea, deshidratazioa.
- Ahulezi muskularrak.
- Odolean, sodio, potasio eta kloro falta.
Honen guztiaren ondorioz, gaixoa gero eta okerrago sentitzen da, ahulago, indarrik gabe...
Anorexiaren ondorioak eta sintomak
- Hilekoaren falta emakumeetan.
- Tentsi baxua eta horen ondorioz, bihotzaren erritmoa jaiztea.
- Tripako mina eta idorreria.
- Ilea erortzen da.
- Azala lehortzen da.
- Atzazalak erraztasunez apurtzen dira.
- Beharrezkoa den nutrizio eza defentsa mailen jaitsiera dakar eta beraz, errazago gaixotzen dira.
- Autoestimu baxua eta depresioa.
2007-04-30
Anorexiarekin erlazionaturiko bideoa
Gai honen inguruan milaka bideo daude, batzuk ikusi ostean,niretzat esanguratsuenak direnak aukeratu ditut. Hain zuzen ere, ikusgai jarri dudana eta hurrengo hau:
Anorexia
Anorexia, gaur egungo gizartearen arazo larri eta ohikoenetariko bat da. Gaixoen % 90-95a emakumezkoak dira, aldiz, %5-10a gizonezkoak. Hala ere, gero eta gizonezko gehiagok jasaten dute gaixotasuna. 15 - 25 urte bitarteko gazteek pairatxen dute batik bat, salbuezpenak egon arren.
Elikadura portaeraren nahasketa da anorexia, jatekoari modu sistematizatuan uko egitea barruko gatazka psikikoen erantzun legez. Elikadura murriztearen ondorioz sortzen den gaixotasun psikologikoari "anorexia urduria" deitzen diogu. Gaurko moden eta baloreen eragina igarri arren, anorexia ez da atzo goizeko gaixotasuna. IX. mendean agertzen dira lehenengoz gaixotasunaren sintomen eta ondorioen deskribapenak, baina izenik barik.
Elikadura nahaste hau pairatzen duten pertsonek ez dute beraien pisua parametro edo muga arruntean mantendu nahi, beldurra diote pisua gehitzeari edota obesitatea izatera heltzeari. Gorputz itxurarekin itsuturik bizi dira eta ez dute aintzat hartzen pertsona moduan duten balio handia.
2007-04-25
Obesitatea
Dieta osasuntsurako irizpideak
Dieta orekatu bat jarraitzea oso garrantzitsua da osasuntsu mantentzeko, beraz, osasun ezak dakarren hainbat gaixotasunak saihestu nahi baldin baditugu, aspektu batzuk aintzat hartu behar ditugu. Horietariko gehienak ondokoak dira:
* Ez da gozoki eta gantz gehiegi jan behar.
* Landare eta animali proteinak hartu behar ditugu. Hots, haragia, arraina… hauek txandakatu behar ditugu, normalena da haragia astean 3 -4 aldiz hartzea eta arraina beste 3 alditan gutxi gora behera.
* Beharrezkoak ditugun mineralak: potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, fluoroa… hauek derrigorrean hartu behar ditugu.
* Bitaminak. Egunero hartu beharrekoak dira, horregatik goizez zukua hartzea oso garrantzitsua da.
* Zuntza jatea garrantzitsua da.
* Egunean zehar otorduak ondo banatu behar ditugu. Izan ere, 5 otordu egitea komenigarria da.
Komenigarria da 4 ordu baino gehiago ez ematea jan barik, jaten dugunean gorputza funtzionamenduan jartzen dugu, lan egiten du eta ondorioz, hobeto sentituko gara. Gainera, modu honetan gutxiago lodituko gara, dakigunez, jan ostean, atsedena hartzen baldin badugu, bueltatxo bat ematera baino okerragoa da. Honekin gauza bera gertatzen da, gorputza funtzionamenduan egotea, atsedena hartzen egotea baino hobea da.
Elikagaien sailkapena
1. Taldea: ESNEA; ESNEKIAK ETA ARRAULTZAK. Proteinak, bitaminak eta kaltzioa dituzte
2. Taldea: HARAGIA, HEGAZTIAK ETA ARRAINA. Proteinak dituzte batik bat.
3. Taldea: GANTZAK ETA OLIOAK. Neurriz hartuta, behar ditugun gantzen oso zati handia eskaintzen dute.
4. Taldea: ZEREALAK, EGOSKARIAK, PATATAK ETA AZUKREA . Proteinak eta gluzidoak dituzte.
5. Taldea: BARAZKIAK ETA BERDURAK. Bitamina eta zuntz iturri dira.
6. Taldea: FRUTAK. Gluzidoak, bitaminak eta zuntza dituzte.
Gure osasuna elikagai horiek behar bezala hartzearen eta kopuru egokian hartzearen menpe dago.
Elikagaien beharraren kontzeptu orokorra
2007-03-18
Nire Aurkezpena
Hasteko, neure burua aurkeztuko dut. Lorena dut izena, 20 urte ditut eta Sanfuentesen bizi naiz. Haur hezkuntza ikasten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, hain zuzen ere, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta 3.mailan nago, beraz, ikasketak aurten bukatzea espero dut. Txikitatik umeak gogoko izan ditut eta praktiketan haiekin elkarreraginean egon ondoren, mundu zoragarria dela ondorioztatu dut. Blog honetan elikadura arazoei buruzko informazioa aurkituko duzue, pixkanaka - pixkanaka gai horren inguruko artikuluak argitaratuko baititut.
2007-03-17
Bitakoraren Aurkezpena
Baita espero dut ere, bitakora honetan sartzen zareten guztiok zeuen iritzia edota bestelako gauzak idaztea.